MUSIKATE haurrekin egin dugun proiektu berritzaile bat izan da, non helburua emozioak lantzea izan den. Horretarako, erabili ditugun bitarteko nagusiak bi izan dira: musika eta IKT-ak. Talde bakoitzak emozio bat landu du, gure kasuan haserrea.
Esperientzia zorogarria iruditu zaigu. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu emozioak lantzea, izan ere, hezkuntzan ez zaio hainbesteko garrantzia ematen.
Horrez gain, haurrekin gustura egon gara lanean, baina oso neketsua izan da; haur bakoitza mundu bat da. Euren parte hartzea bultzatzen ahalegindu gara ekintza aurrera eramateko, eta lortu dugu, baina batzuetan kostata.
Bestalde, haserrea sentitzea uste genuena baina zailgo suertatu da. Zenbait haurrek sentitu zuten, beste askok, ordea, ez. Azkenean, gu geu, begiraleak, izan ginen haserrea benetan sentitu eta bizitu genuena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina