2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

Amaiera

  Iritsi zaigu IKT irakasgaiko amaiera. Irailan irakasle batekin hasi eta beste batekin bukatuko dugu. Aldaketa bat egoteak beldurra ematen zigun, ez genekielako zer gertatuko zen une horretan... Lan gehiago egin beharko genituen? Gure blogari izugarrizko buelta eman beharko genion? Zalantza asko sartu zitzaizkigun, baina ez dugu arazorik izan.


  Practicuma tartean egotea, behar bada, onuragarria izan zaigu, edo besterik gabe, aldaketara azkar ohitu garela. Egia esan, oraingo irakasleak guretzako ahalegin handia egin duela iruditzen zaigu, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu.



  Blog honi dagokionez, nahiko kaxkar hasi ginela esan behar dugu, baina orain bloger batzuk bilakatu garela esan daiteke. Ez dakigu zer gertatuko zaion CASCAP blogari hemendik aurrera, baina orain arte dugunarekin edozein momentutan jarraitu dezakegu.



Eskerrik asko jarraitu gaituzuen guztioi (nahiz eta bakarrik bi irakasleak izan...)



Agur eta noizbait arte!! 🙋🙋🙋🙋

2016(e)ko irailaren 20(a), asteartea

Nor gara?

       Kaixo lagunok, ongi etorri gure blogera. Donostiako Irakasleen eskolako ikasleak gara eta Lehen Hezkuntzako 2. mailan gaude. Blog honen bitartez IKT irakasgaian ikasitakoa eta aplikatutakoa erakusteko aukera izango dugu.        IKTak informazioa partekatzeko eta komunikatzeko balio duten teknologiak dira. Gaur egun ezinbestekoak bilakatu dira gizartean eta gure eguneroko bizitzan, beraz, oso garrantzitsua iruditzen zaigu hezkuntzan hauek integratzea ikasleak bizitzarako prestatzeko.

Anima zaitez gure bloga irakurtzera eta zabal ezazu zure adimena!