Bideo tutorialak

    Bideo tutorialak zerbaiten inguruko azalpena ematen digute. Nahi dugun hori lortzeko jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren azaltzen digu. Gure kasuan, IKT-ekin lan egiteko oso erabilgarriak iruditu zaizkigun 4 programen inguruko bideo tutorialak egin ditugu:


1. GOOGLE MAPS (Haizea Castaño)



   Google Maps Google-k eskaintzen duen doaneko zerbitzu bat da, web bidezko mapen zerbitzaria. Mapak mugitzea ahalbidetzen duten irudiak, mundu osoko satelite bidezko argazkiak nahiz hainbat lurraldetako ibilbideak eskaintzen ditu. 2005eko urriaren 6tik, Google Maps Google Local-en parte da.

  Programa hau oso baliagarria da bizitza errealerako, beraz, hezkuntzako ikasgai ezberdinetan aplika daiteke. Gizarte Zientzietan, besteak beste, jarduera ezberdinak planteatzeko eraginkorra izan daiteke.

  Aplikazio honen ezaugarri harrigarriena da mundu osoko leku ezberdinak ezagutu daitezkeela etxetik mugitu gabe.




2. MOVIE MAKER (Amaia Capaldegui)



Movie Maker programa Microsoftena da. Honek bideoak editatzeko balio du: bideoak moztu, elkartu, mantxotu edo azkartu, hotsa kendu, sarrera eta amaiera bat eman... Bideoai ia edozer gauza egiteko erabili daiteke, eta dena oso modu erraz batean egin daitekeela iruditzen zaigu.

Gure kasuan, programa hau kurtsoan zehar behin baino gehiagotan erabili izan dugu, esaterako, DILANeko artefaktoa egiteko eta blog honetan dagoen gure taldearen aurkezpena osatzeko. 

Hezkuntza arloan, erabilgarria dela iruditzen zaigu. Adibidez, irakasle batek bere ikasleentzako ikasturteko argazki eta bideoekin bilduma bat egin dezake oroigarri modura; ingeleseko irakasle batek hizkuntza irakasteko karaoeke bideoak hartu eta luzeegiak baldin badira moztu ditzake...

3. YOUTUBE (Irune Casado)




Youtube, erabiltzaileek bideoak igo eta partekatu ditzaketen web gunea da. Horregatik, mota askotako edukiak aurki daitezke. 2005ean PayPal enpresako langile ohiek sortu zuten, ingeniari eta diseinatzaileek.

 Programa hau geroz eta bideo gehiago jasotzen ditu plataforman, baina hasieratik arrakasta eduki zuen weba ian da; Sortu eta hilabete gutxira, Youtube-ko orrialdeek egunean 50 milioi bisita jasotzen zituzten.

4. TED (Alejandra Casamayor)




















ED Teknologia, Entretenimendua, Diseinua (ingelesez: Technology, Entertainment, Design) irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta "hedatzea merezi duten ideiak" leloa du xede. Oro har, elkarrizketa labur bezain esanguratsuen bidez, TED Talks izenekoak, betetzen du aipatu helburua.

1984. urtean abiatu zuen bere ibilbidea TED erakundeak konferentzia baten bidez, teknologia, entretenimendua eta diseinua uztartu nahian. Konferentzia, 1990az geroztik, urtero egiten da. 

1.000 elkarrizketatik gora aurki daitezke TED webgunean, eta kontsulta modura erabiltzeaz gain, dohainik ere jaitsi daitezke. Bestalde, elkarrizketok 100 baino hizkuntza gehiagotan daude ikusgai eta entzungai, eta azpitituluak jarri edo kentzeko aukera dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina